IKAko Barañaingo Sahats euskaltegiak 2008-2009 ikasturtean izaniko jardueraren berri ematea du helburu txosten honek. Izan ere, garrantzitsua iruditzen zaigu, labur-labur bada ere, gure lanaren nondik norakoak azaltzea horren berri izan nahi duen orori.
Beraz, ahaleginak eginen ditugu helduen euskalduntze alfabetatzearen berri ez duenak ere, xehe-mehe ez bada ere, txosten honetan azaldurikoak zuzen xamar uler ditzan. Ederki asko dakigu ez dela erraza gure lanaren gorabeheren jabe egitea, gure jardueraren aurretiko ezagutzarik izan ezean. Hala ere, gu horretan saiatuko gara. Horregatik zenbait ataletan 2008-2009 ikasturteari dagozkionak ez ezik, aurreko ikasturteetako erreferentziak ere aurkituko ditu irakurleak, ematen den informazioa ulergarriagoa izan dadin.
Esan dezagun, azkenik, norbaitek argibideren bat nahiko balu edo gure lana hobetzeko iradokizunen bat egin nahiko baligu, bene-benetan eskertuko geniokeela guregana jotzea.
Material osagarria: