IKA Barañain euskaltegia

Ikastaroak > Autoikaskuntza online

Autoikaskuntza ONLINE (2023-2024 ikasturtea)

2005-2006 ikasturtean abian jarri genuen zerbitzua dugu hau. Barañaingo Udalaren laguntza funtsezkoa izan zen. Boga programa erabiltzen dugu, baina ,CDrik gabe, hau da moodleren bitartez, erabiltzen ari gara. Metodo honek nor bere etxetik edo lantokitik aritzeko aukera ematen du. Programa informatikoaz gain, tutoretza zerbitzua ere izaten du ikasleak, eta mintza saioak ere bai.

Euskara ikasteko bide hau, batez ere, euskaltegira astean lautan etortzerik ez dutenei bideraturik dago. Izan ere, badira lanbidearengatik edo bizitokitik gertu euskaltegirik ez izateagatik ohiko eskoletara bertaratzerik ez dutenak. Argibide gehiago nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: baranain@ikaeuskaltegiak.eus edo deitu telefono honetara: 948 188 325./ 663 03 66 69

 

Material osagarria:


IKA Barañain · Haraneko etorbidea, 2 behea · 31010 Barañain (Nafarroa) · Tel. 948 188 325