2008-2009 ikasturtean hasi ginen EGA edo C1 agiriak eskuratzeko jardun biko ikastaroak ematen Sahats euskaltegian. Ikastaro hauetan ikasleak irakasleak programatutako bakarkako lana egiteaz gain, astean irakaslearekin buruz buruko saio bat egiten du, aurrez aurre edo Internet bidez, eta mintzamena lantzeko saio bat taldean.

Egun, C2ko ikastaroak ere eskaintzen ditugu modalitate honetan, eta baita sakontze eta trebatze ikastaroak ere, ikasle bakoitzaren beharretara egokituak.