IKA Baraņain euskaltegia

Informazioa > Sahats euskaltegia

1976-1977 ikasturtetik ari gara helduei euskara irakasten Barañainen. AEKren baitan hasieran, eta IKA sarean koordinaturik 1989ko ekainaz geroztik, euskaltegi sare horren sorreratik beretik. Euskaraz, Ikas eta Ari. Horixe izan zen 1989ko irailean IKAko euskaltegiek egin zuten kanpainan erabili zen eslogana eta hitz horiei zor die izena euskaltegi sareak: Ikas eta Ari, IKA.

Izan ere, horixe da gure helburua: euskaraz ariz ikastea, eta euskaraz aritzeko ikastea. Euskal hiztunak lortzera bideraturiko metodologia baita gurea, eskolak euskara hutsean emanez ahal den jende gehiena euskaldundu nahi baitugu, ikaslea ahal bezain bizkor egunerokoan euskaraz aritzeko gauza izan dadin.

2010-2011 ikasturtean batez beste 20 urteko esperientzia zuen irakasle taldea izaten du bide erakusle eta laguntzaile euskaltegi honetako ikasleak gure hizkuntza, Lingua Navarrorum-a, ikasteko ahaleginean, euskal hiztun bihurtzeko bidean.

Bide hori errazteko, ordea, Sahats euskaltegiak kultur ekitaldi sorta polita antolatzen du urtero-urtero, ikasleak ikasgelatik kanpo ere euskaraz ari daitezen. Ikus agenda.

Bestalde, jarduera akademikotik harago, Sahats euskaltegia Barañainen euskararen erabilera handitzeko egitasmo bat ari da kudeatzen 2002ko otsailetik: Bai Euskarari Akordioa Barañainen. Bizitzaren alor guztietara euskara zabaltzea helburu duen proiektu hau, Barañaingo Udalarekin elkarlanean ari gara lantzen.

Azken batean, herria euskalduntzea dugu helburu, herritarrari euskara ongi irakatsiz eta euskaraz mintzatzeko aukera ugari izan dezan ahaleginak eginez. Horrela baizik ez baitu aurrera egingo euskarak: euskara ikasiz eta euskaraz mintzatuz. Beraz, euskaraz, ikas eta ari.

IKA Baraņain · Haraneko etorbidea, 2 behea · 31010 Baraņain (Nafarroa) · Tel. 948 188 325