IKA Baraņain euskaltegia

Ikastaroak > Autoikaskuntza online

Autoikaskuntza ON LINE (2017-2018 ikasturtea)

2005-2006 ikasturtean abian jarri genuen zerbitzua dugu hau. Barañaingo Udalaren laguntza funtsezkoa izan zen behar genuen tresneria informatikoa berak eskuratu baitzigun. Ikasturte hartan Hezinet programa erabili genuen, ondoren Boga eta orain Boga baina ,CDrik gabe, hau da moodleren bitartez, erabiltzen ari gara. Metodo honek nor bere etxetik edo lantokitik aritzeko aukera ematen du. Programa informatikoaz gain, tutoretza zerbitzua ere izaten du ikasleak, eta mintza saioak ere bai.

Euskara ikasteko bide hau, batez ere, euskaltegira astean lautan etortzerik ez dutenei bideraturik dago. Izan ere, badira lanbidearengatik edo bizitokitik gertu euskaltegirik ez izateagatik ohiko eskoletara bertaratzerik ez dutenak. Argibide gehiago nahi izanez gero, idatzi helbide honetara: baranain@ikaeuskaltegiak.eus edo deitu telefono honetara: 948 188 325.

 

IKA Baraņain · Haraneko etorbidea, 2 behea · 31010 Baraņain (Nafarroa) · Tel. 948 188 325