IKA Baraņain euskaltegia

Albisteak

Baraņainen Bai Euskarari ziurtagiriak banatzeko ekitaldia

2013/08/20

Bai Euskarari Ziurtagiria lan-munduan euskara sustatzeko tresna bat da.Bai Euskarari Ziurtagiriaren bidez enpresek, saltokiek eta era guztietako entitateek euskararen alorrean garatzen ari diren lana adierazten diote gizarte osoari.Bai Euskarari Ziurtagiria duten enpresak, saltokiak eta era guztietako entitateak euskararen normalizazioaren aldeko neurriak garatzen ari direla kreditatzen du Ziurtagiriaren Elkarteak. Horrela, horien ahalegina aitortu eta aldi berean konpromiso hori jende aurrean erakusteko bereizgarria ematen die.

Urte hauetan 51 guztira izan dira, enpresa, komertzio eta bestek eskuratu dutenak. Aurten 37 entitateak izan dira.

Ekitaldian parte hartu zutenak: Jose Antonio Mendive Barañaingo alkateak (UPN), Fatima Sesmak (UPN), Euskara arloko zinegotzi arduradunak; Koldo Laskibarrek (Ezkerra/Izquierda), zinegotziak; Ohianeder Indakoetxeak Bildu), zinegotziak, Consuelo de Goñi (Nabai) zinegotziak, Carlos Prieto (PSN) zinegotziak, Arkaitz Illarramendi Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko teknikariak, Ana Errondosoro Barañaingo Euskara teknikaria, Barañaingo Musika Eskolako talde batek, Ainara Ieregi bertsolariak eta Joxerra Olano Bai Euskarari proiektuburuak, Ascen Argandoña Barañaingo Bai Euskarari proiektuko teknikaria.


Erantzun albiste honi 

Ondorengo eremuak bete. "*" dutenak derrigorrezko kanpoak dira.

Onartzen dut lege oharrean zehaztutakoa

« atzera

IKA Baraņain · Haraneko etorbidea, 2 behea · 31010 Baraņain (Nafarroa) · Tel. 948 188 325