Euskararen erabilera handitzeko egitasmoa

Barañaingo Bai Euskarari proiektua 2002an abiarazi zuen IKAko Sahats euskaltegiak herrian euskararen erabilera handitzeko egitasmo hau, Barañaingo Udalarekin elkarlanean. Barañaingo era guztietako hainbat entitatek arlokako plan estrategikoak diseinatu zituzten urte hartan, eta, geroztik, euskararen erabilera indartzeko urratsak egiten ari dira. Denda, taberna, talde eta elkarte asko dira prozesu honen barnean 2007tik aurrera Bai Euskarari ziurtagiria eskuratzen dutenak, urteroko ebaluazioa egiten dutenak eta hurrengo urtean beteko dituzten konpromisoak erabakitzen dituztenak. Barañaingo Udala ere, urte hauetan guztietan proiektua finantzatzeaz gain, herritarrei zerbitzua euskaraz eman ahal izateko bidean urratsak egiten ari da Bai Euskarari egitasmoaren bidez.